jueves, 25 de febrero de 2010

Otra perla universitaria

Aiii... gure Agnus Dei partikularra, nuestro corderín de Dios! Larre artean saltoka baino, hainbeste liburukote irakurri behar eta, lotuxeago dirudizu! Begira Zurbaranek nola pintatu zintuen... eta gainera, ez zara hain "corderín"-a ere eh, urteak aurrera doaz, adarrak ere pintatu dizkizu eta! Jurjurjur... Portzierto, aurrekoan aipatzen zenuen hori "La mística de la feminidad", ¿de qué va? ¿Habla de místicas alucinadas a las que se les va la olla hasta Cuenca, o lo de la "mística" va por otro lado? Es que, si hay místicas alucinadas, ya me interesa...
Bo, otra cosica os quería contar. Gaur bibliotekonomiako kurtsillo batekin hasi naiz (aber si sirve pa algo), eta hara non, doktoradutzako kurtsotan ezagutu nuen tipa batekin topo egin dudan. Y me ha contau otra perla universitaria a lo Antxustegi, y a eso viene el título. Ulertu dudana kontatuko dizuet, que la tia habla como una metralleta, y de algunas cosas igual no me he enterau muy bien:
Ba Itziar doktoradutza egiten zebilen, ta tesia bere bailarako (Baztan ondoko bailara bat, ez dut izena gogoratzen) leinuetako genealogien inguruan egiteko asmotan zebilen. Kontua da, tesina aurkezterako (edo bueno, IAD/DEArako egiten den lana), berak informazioa bilduta zuela, y tal, baina Imizcoz-ek (así se apellida el artista, su ex-director de tesis) gainbegiratua eman behar ziola... ta konturen batzuk hitz egin zituztela telefonoz, ta berak (Itziarrek) esaten ziola, oraindik landu beharra izanez gero hurrengo urtean aurkeztuko zuela, berak ez zuela itxaroteko arazorik, nahiago zuela, behar beste landurik ez balego, hurrengo urtean hobeto landuta aurkeztea, y tal... baina besteak ostera erantzuten ziola ezetz, berak jada esanda zeukala aurkeztu behar zuela, eta ezin zela atzeratu...
Azkenean aurkeztu zuen ba, tesina, eta tribunalak kriston errepasoa eman zion. Total, Imizcoz-ek, antza, ez zion lanari eman beharreko gainbegiratua eman, eta forma, metodologia, etbar. askotariko akats mordo bat aurpegiratu zizkioten, nahiz eta azkenean "aprobatutzat" eman zuten. Momentuan esaten zizkiotenak irenstearekin nahikoa izan zuen, baina gero konturatu omen zen egiten zizkioten kritikak, aipatzen zizkioten akatsak zuzenak zirela... funtsean, ez ziola erantzunkizunik tribunalari egozten, Imizcoz-ek bere lanari kasurik ere egin ez izanari baizik. Irakurri ere ez omen zuen egingo, uste du berak. Tesinaren aurkezpenean, gainera, ez dakit garbi noren ahotik irtenda (edo tesinak aurkezten zeudenetarikon batek, edo tribunaleko bertako irakasleek), norbaitek ez larritzeko, "otra víctima de Imizcoz" baino ez zela aipatu omen zion. Antza, gero berak egin duen bezala, sorta bat dira Imizcoz-ekin tesia egiten hasi, eta tesina aurkeztu ostean bertan behera utzi dutenak. Gero, resulta, honetariko batekin egon zela berbetan (auskalo nola), eta honek esaten zionaren arabera, berari ere antzera gertatu omen zitzaion, eta gainera, tesia egiteko asmoa alde batera utzi zuenean, Imizcoz-ek zer egingo eta, berak tesinarako bildutako informazio eta materialarekin artikuluak idatzi!
Gure unibertsitate maitteko irakasletto batzuren "eskola" berbera dauka honek...
Eta orain Itziar arduratuta, beste arraultzaundi kabroia bere tesinako informazioaz ere baliatuko ote den, edo zer. Desde luego, tesia egiteko gogoak uxatu zaizkio. Lana behintzat zerbait taxutu, gehixeago landu eta bere kontu argitaratzen saiatzeko, edo beste tesi zuzendariren bat bilatzeko... eta horrelakoak esan dizkiot, ez dakit ba, kaulenlaletxe, probetxua behintzat beste kabroiak baino berak atera dezan... baina ez dakit ba nik, gogo haundirik gelditu zaion.
Eta niri lehenik arraro egin zitzaidan, tesina aurkeztu behar nuenean, Bazán-ek (nire tesi zuzendariak) bilduriko oinarri dokumentalen koadrotik artxiboetako erreferentzia zehatzen kolumna ezabatzeko esan zidanean... informazio hori aurkeztu beharrik ez nuela, artxiboen erreferentziarekin nahikoa zela, hori tesirako neuk - bakarrik - gorde beharreko informazioa zela. Nork lapurtuko zidanaren beldurra ote zuen ba? Itziarrek ezagutu dituela dirudi...
Enpoltronatutako txupoptero nazkagarriok, zenbat ikasleren ideiak esplotatzetik bizi ote dira? Puagh... Nere txupoptero partikularrak txintxua dirudi oraingoz behintzat, aber horrela jarraitzen duen...
Y así pues las cosas...
Satanderia


No hay comentarios: