viernes, 12 de febrero de 2010

APAIZAK GORA, APAIZAK BEHERA

Egunon kuadri! Tituluak dioen bezala, gaur apaizetaz hitz egingo dut. Abixua doa batez ere Ordiziko lixtarentzak, zeinak beti leportazen baitidan apaizenganako zaletasun estrainoa. Irudian agertzen dena da Ahurtiko eliza, Lapurdi iparreko herri miresgarri eta ederra, txikia bezain maitagarria, eta frantsesez Urt esaten diotena (¿no os sugiere nada ese nombre? ¿Un tío majo, guapo y xalau?). Bueno, ba ari nintzala liburu bat leitzen (Diario de un cura rural, Bernanos), ikusi nuen zenbatetan aipatzen zen apaizaren bakardadea, batez ere herri txiki batetako apaizena. Nola bizi ziraden gaizuak!
Demagun apaiz edo erretore sartzeko ikasten dezutela eta destinatzen zaituztetela Urt bezalako herrixka batera. Edo Hernialdera edo Osintxura edo Igantzira edo Gaintzara edo Arabako hiru etxetako herri horietako batera (porejemplo). Imaginaos la situación. Egon zera seminarioan sartuta, mundutik aparte baina zu bezalako freakiekin tratuan, eta derrepente: hala, al culo del mundo. Ez dago dudarik, izango zera harri solte bat baso batean bezala. Herriko bizilagunak, los cara Peyo, dirade zuhaitzak, lurrean ondo sartu eta bertan loratuak, eta zu, berriz, kanpotik datorren xelebrea. Eta berdin dio herriaren aldamenean jaio izana. Zertzuk ez zituan pasako Axularrek Saran? Bera zen Urdazubikoa, Sara ondokoa. Baina Iruñean eta Salamakan egon eta gero, ze nolako kontrastea ez zuen izango bihotzean? Eta eskerrak orduko Sarak bazituela friki gehiago (frikieskola bat osatzeraino lain)! Edo har dezagun XVII.eko beste xelebre bat. Saint-Cyran, Satanderiaren kuttuna baita ere. Hari eskaini zioten Itsasuko (Lapurdiko beste herrixka txiki bat) apaiz izatea, eta ez zuen nahi izan. Listo donde los haya, Haranneko jaunak bazekian non ez zuen sartu behar mokoa. Bestela begira Gil Berari hartutako bi adibide hauei:
1) Lakoizketa. Hau zen apaiz botanikoa, europako botaniko hoberenetakoa bere garaian. Honek behintzat topatu zuen bakardadeari aurre egiteko "pasio" bat, baina bere herrian, ez dakit Narbarte ala Elgorriagan, "Lakoizketako eroa" deitzen zioten, neskatan eta musean aritzen ez zelako, eta bai hostoak eta sasiak aztertzen. Edo 2) Juan Errandonea. Hau aldiz Berako Zigardiberea baserrikoa, rara avis, hain kuriosoa eta hain asiriologo ona ezen katedra bat sortu zuten Madrilen berak literatura mesopotamikoak irakas zitzan (sonatzen Zalaindarra?). Eta leitzen baduzue Bernanosen nobela, flipatuko dezute bakardade horrekin, lepazurrerainokoa, nere amamak esango lukeen gisan. Hainbeste erretore eta apaiz mendian galduta, aspertuta, nazkatuta, alkohola baina beste lagunik gabe. Eta hobbyren bat topatu zutenak gaitzerdi. Denek esan lezakete Ovidio moñas horrek esan zuena Augustok Itsaso Beltzeko leku basatienera desterratu zuenian: "Hemen barbaroa ni naiz, inorrek ez bainau ulertzen".
AM

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Hello, as you can see this is my first post here.
Hope to receive any assistance from you if I will have some quesitons.
Thanks in advance and good luck! :)

Anónimo dijo...

Sorry for my bad english. Thank you so much for your good post. Your post helped me in my college assignment, If you can provide me more details please email me.