martes, 16 de febrero de 2010

HISTORIA ANTIKUARIOA

Lehenik eta behin matiz bat, Fräu. Ongi deritzot "little lamb"enari, baina hurrengo batean, faborez, aukeratu beste irudi bat. Jarri dezunak dirudi-eta Dolly arkumea egin baino lehen gaizki atera zen esperimentua. Bale, gauzak argi. Continuemos.
Lehengoan trenean pasatua kontatzera nator. Andoainen hartu behar nuen, lehendabizi Tolosara joateko (eta handik ya Gasteizera). Zein izan zen nere sorpresa Andoaingo apeaderua gazte jendez betia ikusita, gehienak mozorrotuak. Tolosara zihoazten igandea pasatzera, como hacíamos ET y yo antes del Cuaternario. Haien artean baziren mozorro onak, logratuak, landuak, baina onena oraindik betikoa: el de Pitecanthropus Gipuzkoaprofundus. ET y yo todavía lo tenemos en el armario.
Andoainen hogei bat zeuden horrela jantzita, Billabona/Zizurkilen beste hainbeste, eta Anoetan, Tolosa aurretiko azken paradan, ia gehienak. ¡Cómo lo clavaban! Eta zenbat ez ziren egongo jada Tolosan!
Eta Darwin etorri zitzaidan burura. Ese peasso de Darwin; esse que va hasta las Galapagos a retroceder en el tiempo.... Motel! Noraino hua! Ez huan gure trena hartu besterik. Joango hintzan, paradaz-parada, eboluzioan atzera: Andoain, Zizurkil, Anoeta, Tolosa, ... eta hara!: Goiherri!!!! Flipau egingo huan. Cada parada una regresión en las fases del Homo. Eta Goiherritik Urolara eta azkenean Legazpi, Brinkola eta Aizkorrira. Baso eta zuhaitzera.
Ai, Txarli, jada ez zeok Otzaurteko estazio mitikoa, baina han geratu izan bahintza, ikusiko hituzkeen seguru oraindik lurra zapaldu gabeko hominidoak. Vamos, una recreación de las masas boscosas de África.
Ai, gure Gipuzkoa. Gauza hauetan nenbilen pentsatzen, eta eskerrak gero Aizkorriko tunelak pasa eta Araban sartu ginela pixkanaka. Han jende gutxiago eta paisaje lasaiagoak. Eta, herri honekin berriz lotzeko (badakizue kanta: Euskal Herri nere ezin zaitut maite/ baina zer egingo det nik zugandik aparte): Araia.



Zeinen herrixka polita Aratz mendiarekin atzean. Hor gustora hartuko zuen ostatu Darwinek, Origin of species berri edo bestiario antzeko bat idazteko. Aio!
AM edo Little lamb

No hay comentarios: