lunes, 8 de febrero de 2010

Jode, eske todavía me lío con esto de las entradas... fondo zuri hori, nola arraio kenduko ote da? Bo, beste kontutxo bat. Benjamin-i buruzko berriketalditik ideiak ateratzerako orduan, fräuleinek komentatu bezala, andamos un poco verdes. Dena dela, Nietzsche-ren testuari aginkadatxoren batzuk ematen nengoela, Benjamin-en ideietariko zenbaiten prefigurazioa bertan aurkitzen dela iruditu izan zait... eta ez dakit, aurrekoan esan bezala, Nietzsche bera agian ardatzean hartu beharko ez ote genukeen, Benjamin-en testua berriz, garai modernoagotarako jauzian historiari buruzko ikuspegi "bitalista" (nolabait esatearren) horren birformulaziotzat ulertu, edo hautemanez. Antolakuntza minimo bati begira, behintzat. Ez dakit, agian kaka nahastea baino ez da. Edozein modutara, Nietzsche-ren testua irakurri ahala eskematxo bat lantzen dihardut, ea halakoren baten osatu eta pasatzen dizuedan... nire eskema aldrebes xamarrak ulergarriak baldin bazaizkizue behintzat! Fueno jentesss, ba sin más, hurrengorarte!
Gasteizeko Satanderia

No hay comentarios: