lunes, 6 de diciembre de 2010

Hau da hau, ni entrada grazioso bat egiten, noiz eta juxtu Xabier Lete hil zaigunean, LLren poeta maitatua. Leteren inguruan LLri adarra jotea beti gustatu izan zait, nola kantatzen zuenarekin, bere apasionamendua, eta hori... baina trixte izango dugu gaur LL, eta ez noa adarrik jotera. Gainera, adar-joteez bestalde, aitortu beharrean nago, pertsonaje sinpatikoa iruditu izan zaidala beti, eta porsupuesto, egin diguzun gorazarrean aipatzen zenituen beste gaur egungo exkax horiek guztiak baino mila aldiz hobea, planeta ezberdinetakoak dira! Bueno, guzti-guztiak ere ez, Sarrionaindia beti izan baitut gustoko, nahiz eta gure gazte denboretan "modako" idazlea izanik nazka apur bat ere har zekiokeen, y tal; ipiniko dizuet halakoren batean bere mikroipuinetariko bat, oso onak dira eta. Dena dela, gaur eguneko euskal literaturaren panorama ustelean, zer esan...
Bo, sin más, gorazarre neuk ere (nahiz eta hurrengo berriro adar-joten ibiliko naizen), eta bihoa bere hautsa izarretara, eta bego bere itzala gure artean...

Satanderia

No hay comentarios: