sábado, 21 de abril de 2012

Bandini and Stevie

Bada Camusen Arrotzean, liburu inportante horretan, pasarte bat, non Mersault baitagoen parez pare apaizarekin, eta azken honek esaten dion ia ez duen Beste Bizitza baten desirarik. "Le contesté que naturalmente era así, pero no tenía más importancia que desear ser rico, nadar muy rápido, o tener la boca mejor hecha. Era del mismo orden."
Bejondeyola Mersaulti, ze, nahiz kapelauak ez zion ulertu erantzuna, Bandinik bai ulertzen diola. Izan ere, kontatu izan du hemen Bandini berak nolatan berari gustatuko litzaiokeena, hau da, Aladinoren lanpara topatzekotan, izango litzateken Stevie handiaren ahotsa izatea. Noski ere esango zituela betiko deseo topiko eta sinzeroak: hegan egiteko ahalmena; Lobeznoren hatzamarrak (Dios, makina batek probau bihar zituen!) edo sendatzeko gaitasuna; Paul Newmanen antza; dirua, dirua eta dirua... Baina... igual azken mementuan, diogun bezala, Banidinik aukeratuko zuen Stevieren ahotsa. Ezen ahots horrekin ez baitio inporta munduko kalamitateak inguruan dituzun edo ez, itsua zaren edo ez, munduko hortera horterena zaren edo ez, ... Eta Bandinik amets horrekin amesten du ordenadorean, kaskoak jarri eta hurrengo bideoa bezalakoak entzuten, tesirako zitak kopiatzen ibiltzen delikan. Eta Stevie handiak "papapaparapa...pararara" egitean, Bandinik espazio barrari eta borratzeko botoiari ematen dio, eta Montehermoson inguruan dituenak ez dakite zer pentsatu... papaparapapapararara....
http://www.youtube.com/watch?v=Ll6LLGePYwM sakatu eta leitu berriz!
Bandini, antes Chulopi, antes LL, antes AM

No hay comentarios: