lunes, 1 de marzo de 2010

OPERACIÓN TRABUKO

Trakatan, trakatan... bost bat jinete; trakatan, trakatan apokalipsira. Atsaldeon jente! Listos todos pa la Operación Trabuko... "egin dituen diligentziak berari zaizko damuko"? Nik ya hartu dut Ur Apalategiren liburua: Gure gauzak S.A. Ia ze ateratzen degun... Baina bueno, has gaitezen hasieratik, ze ET eta Lixtilla ez zineten egon gure larunbateko kafetxuan.
Aurrena Goizuetakoaren bertsoak: "Goizueetan, bada gizon bat/ deritzen zaio Trabuko./ Hitzak ederrak, bihotza falso/ sekula etzaio faltako./ Egin dituen diligentziak/ berari zaizko damuko."
Satan txikik lehenguan aipatutakotaz arittu ginan hizketan. Ze beti pentsatzen degu, horrelako putasemeekin topatzian, suerte txarra izan degula, eta irakasle makur bezain atipikuarekin egin degula topo. Gure kasuan denok gogoratzen degu Trabuko hori, lehenbizikua, telebistako kontertulioa den alimaña. (Nere tioabuelo elgoibartarrak esaten zaban moduan: Mozolo bat munduan eta geuri tokatu bihar!) Baina gero ez omen da dena hain "atipikua". Gure Satanderixa maittiak aipatu bezala, praktika estenditua baizik. Eta putasemiak barra-barra. Eta badugu ere gure artian horrelako putasemientzat lanian egon danik, Marisofi ordiazarra hain zuzen; Piccola Sicilia den unibertsitate santu honetan: eman eta zabal zazu... my god.
Ba kaka guzti horren zati bat ateratzeko saiua egin behar dala aipatzen genun lehenguan. Oraindik en ciernes, baina pentsatzen juateko. Aipatu genun Apalategi delakoaren nobela, non egiten omen baituen euskal mundu kultural eta editorialaren satira. (Badugu ere, bide batez, mundu nazieditorial horrentzako lanian egon danik.) Baita ere aipatu genuen "cabeza de turco" izeneko lan/dokumentala (honi buruz Zapatigelekuk dakite). Hauek metodologia-adibidiak izan litezke. Gauza da kaka atera eta personaje inutil eta hiperkonsideratu hauek agerian uztia.
Niri, humore puska bat ipintzearren beharrezko gorroto honetan, Txirritaren bertso batzuk etorri zaizkit gogora. Hauetan Txirritak aipatzen du berari kalabazak eman eta parra egin zion neskatxa bat. Bilintx bezala, Txirrita gaizuak ez zuen suerte haundia neskekin, baina hau ez zan isilik geratzen zan hoietakua. Ke ba! Gorrotua administratu eta bertsoak jarri neskari zahartu eta soltera geratu zanian! Eta iraina egin zion neska nor zan Hernaniko jendiak ondo jakin zezan, azken bertsoak dio:

Garai batez majuak
bazituan sobran,
orañ zenek nai duen
emen dabill proban;
afanosa bat dala
ezagun du obran;
iñork jakin nai badu
neskatx ori nor dan,
Ote-motxen jaiua
Ximelaren bordan.

P.D.: Solastu genuen ere hurrengo kedada Marxoaren 20-21.ean egiteari buruz. Zemuz?
Gerra beti! AM

No hay comentarios: