sábado, 27 de marzo de 2010

KONTZIENTZIA

Bi gogoeta kontzientziaren inguruan:

1) AXULAR
"Kontzientzia da behin ere loak hartzen ez duen zerbitzaria."

2) GIL BERA
"Taldeari, taldekoak izateko, ordaintzen diogun zerga nagusia da aipatu kontzientzia eta, erdi aroko azken petxeroaren gisa, egun eta eguzki, egun eta sekulako, egun eta betiko, lanari lotuak izan behar gara zergabiltzaileari sosak eman ahal izateko. Hori da gure nekea, gure nekea eta gure gaixotasuna; higatzen, abarrikatzen eta bertzelakatzen gaituena.
Idurigaitza da zenbat doakigun honetan eta, are idurigaitzagoa, hortik sortzen zaigun okerraditu eta oinazeen meta ikaragarria.
Egungo gizakiak gehiago lantzen du bere kontzientzia, sozialagoa da iduri. Gauza gehiago errateko prest egon behar du. Honek ahalegin gehiago eskatzen dio, honek arruntagoa egiten du, manukorragoa. Dagoeneko, kontzientzia landu eta prestatu behar baitu, asti osoa taldeari zor dio."
LL

No hay comentarios: