martes, 23 de marzo de 2010

Apunte nagitxoren batzuk... deliriotxoak...

Puufff... kantsau xamar. Hementxe gare Hammelingo bibolinjolia ta Satanderia, txapa irratia entzuten, egun bukaeran. Minutuak pasatzen die, alkarri pegauta bezela. Ta zuen entradak ikusita, pentsatzen dot ze eta zela in ete leikien, ta ideia sueltuak okurritzen jataz, sueltuegixak... eta punto suspensibo eternuak... batzutan hola egoten ga, punto suspensibotan galduta...

Historia, historia demonixua. Nietzsche eta Benjamin, gure pertsonai trixtiak, ze bai, "historikoki" pertsonai trixtiak be badie, euren pentsamenduak eternidadian lilurak gordetzen badittu be. Nola barrenian daroiatzen bonbak lotu, gure pentsamenduen eta gertakizunen unibersuan? Nora bota bonba hori, progresuan historia "triunfalista" eta matxakatzaile eta erailiai, besteik ez bada be, zankadillatxo bat ipintzeko, ia izkinan baten kontra kolpe gaixton bat hartzen daben? Pasautako gauzen ildua derrotismorako arma bihurtzen danian, kalkulautako depresiñuen argumentu bihurtzen danian, gertautako gauzen "egixek" ze balore dauke ondo, gustora, bizitzeko? Ta ondo ta gustora bizitzia ote da dana, gainera? Ze balore dauka egixak, ongizatian dinamikan? Ze gogoratzia da on, ze ahaztia dou hobe? Historia, pieza soltien puzzle jarraia, pieza batzuk edo bestiak hartu, irudi goxo ta amesgarri bat sortu leikiena, edo munstroik billurgarri ta nazkagarrixena be irudikatu leikiena. Ez dago hain urrin, ez, paleta bateko kolorien konbinaziño ezberdinekin sentimentuak plasmatzen asmatzian arte horretatik... modu batera edo bestera bizitzeko motibuak emoten ditxu baina, ta gaur eguneko situaziñua aurreko epoka historikotan egon omen dien horrek baino hobia omen danez, konformismo merkia dou habitual ta nazkante (behintzat ez gare Erdi Aruan bezela, ta holakuak), edo bestela, bonbardeo mediatikuen depresiñopian, mundua zein geizki dagon ikusitta, beti hola izen dala ta beti hola izengo dala pentsatzera garoiatze. Beti egon diela goikuak hor, goixan, behekuak hor, behian, sinesterazi dotze askoi... ta gu, nun gare, gure "lehen munduko" burges ttiki ebentualen situaziñuan, nola edo hala diru apurrak mendigatzen, mahaitxik jausten dien sobratxuak jaten, errege haundixan txakur, katu ta xagu mixerabliak, gosez behintzat hiltzen ez gala eta, poztxo negartixen eta lainopetik askatzeko aspiraziñuen artian. Pentsau ahal izateko pribilejiotxua daukou. Kritikak, in ditzagun kritikak. Baina bizitzia falta jau, saiatzen baga be. Ta nigandik hasita diñot hau.

Ta kultura, pertsonon sentimenduekiko, hilda dao. Nieztschek hori ondo argitzen dau, grieguak bere garaiko (ta guri dagokigunian, gaur egungo) pertsonekin eta euren sentitzeko formekin alderatzen ditxunian, exterior-interior dimentsiñuei buruz dihardunian. Griego batek ez zeban putaideaik eukiko bere herrixan historia "progresibuan" inguruan, baina bere herrixan iraganan gain zeukan ideiak, mitotan - eta bertako denbora "mitikotan" - batzen zanak, bere egunerokotasunian jasotzen zeban kulturia bizitzeko oinarrixak emuten zotzazen, historia bizi zeban, berpizten zeban bere barrenian. Ta kolokauta, mozkortuta, edo bestik bare melankoliatsu, inspirauta, tristeziak edo amorruak jota, Hera, Ares, Dioniso, Afrodita edo Persefone izen zeikien (ta berdin jat deskuidoz jainko(sa) erromatarren bat nahasten bajat be, oso kantsauta nao ta), jainkosa ta jainkuen presentzia barrenian sentitzen zeban, bera berau zan barrenian. Gure enpaketautako historixiak ostera, esklabutzan ereduak transportatzen dozkuz barrenera, irtetzia zilegi ez daben barrenera. Ez dago eguneroko ekintzen artian eta iraganeko gertakizunek inspirautako bizitzan arteko loturarik. Historia bezela, gaur egungo "kultura", ustez popularra dana ta mediatikua, propaganda folklorista sorta bat bihurtu die (folkloriai baloreik kentzeko asmo barek diñot), bizipen eta sentimentuik bare, merkatuan zerbitzura, beste dana bezela. Liburuak idatzi biha die, edo artikulutxuak inork irakurriko ez ditxun errebista sabionduetan, ta diskusiño intelektualetan, beti obligautako petit comite batzutan, disertaziñuak ein, ta gero etxera jun ta lanian segitxu, lanian, historixian hutsuniak betetzeko ladrilluak eitxen. Edo bestela, telebistarako edo interneterako pentsua ein, ganauak jan deixen. Ta bueno, Nietzschei buruz niharduan, baina azkenengo hau kosetxa propia da, edo uste dot, edo ez, igual da. Kontua da, prezisamente, historiak bizitza aktualakin ze relaziño daukan. Gaur egunian, dudaik ez dao, historian presentzia eta sortu jakun historiografia popularra, ez da prezisamente "askatzailia" be. Baina historiak mila aurpegi dauzka, ta batzuk, erakutsi nahi ez badozkuez be, irrifartsuak die, "garai ilunetakuak" omen dien hainbeste mixerian aurrian. Ta guri irrifar eitxen dozkue, guk be irrifar ein daigun. Ta inportantia da hori entenditzera emutia, ta zegaitxik ez, beste garai batzuek hobiak ziela sinestia be ez da pekatu, nahiz eta "giza-eskubidien" garaixan aurretik hainbeste gerra krudel omen zeon, hainbeste opresiño, ta hainbeste esklabu, y tal, y cual. Iraganeko gauzen artian, gaur egungo ametsak inspiratzeko "material ezkutu" asko dao. Gainera, esklabu horren jabiek idatzitako historia baino ez dou ezautzen, gaur egungo jabiek gogoratzia nahi izen dabena baino ez dalako, gaurko egunak hobiak diela esateko. Baina garai zaharrotan, bestiak beste, ez zeuken hainbeste kontrolerako instrumentu be (ez dao ya nora ihes einik... baina len? kotxiak, abioiak, ta satelitiak baino len? bueno, igual ez dao esajerau biharrik be...), ta zeinek jakin, historia gerriko estuakin lotzen daben erregistro horretan agertzen ez jakuzen herri eta jendiak nola demontre bizi ote zien, zeintzuk zien euren poz eta negarrak, zeintzuk euren bizitza "ez-zibilizatuen" eta "ez-erregistratuen" baloriak.

Ta esklabuak aipatu ditxut, lanan kontuakin be lotuta doiazelako, ta gure hasieratako juntetan lantzen hasi giñen gai hura, oin be presente daolako. Gero ta agerixaua jakolako jendiai be, gainera, lehengo esklabuen eta gaur egunekuen artian, gauza askotan, ez daola hainbeste diferentzia be. Gure esklabutza modernuen superposiziñuak, emakumiena, klasiena, herrixena, kontinentiena, ez die beste garai batzutakuak baino txikixauak, hala sinistarazi nahi badozkue be. Pa kolmo, gainera, "unibertsalizau" ein gaitxue, oin esklabu "unibertsalak" ga.

Pufff, kantsauta. Metiendo semejantes txapas, como no. Bueno, pos eso, o poseso, que no he conseguido articular ningún pensamiento medianamente coherente... pero igual sí algo que merezca retomar con la mente clara. Yo qué sé. Antzarrak perratzera noia, almuada xikuan onduan, gaur fraülein maittian berotasuna falta jat oian eta...

Muxutxuak

Satan txiki, ya honezkero oso txiki...

No hay comentarios: