domingo, 4 de diciembre de 2011

L´HOMME INTERIEUR I

Lehendabizi, eta gure pertsonaiarekin hasi baino lehen: Zorionak Mijail! Bejondeikela! Bukatu omen da "erditzea". Bejondeizula. Zure andreak dio -bere malizia famatuarekin- zortzi bolumenetan atera zaizkizula umeak! Te mereces una buena y larga covada, pues.
Bueno, al lio. Aquí a mi derecha el "pertxon" de hoy. Pascal. El niño precoz, el genio, el matemático, el físico, el creyente, el jansenista, el friki, el "ido"... Zoinbat aurpegi; zoinbat... gizon berean edo gizon beretsuan. Ari naiz bada tesian Pascalen gauza batzuk lantzen: batez ere persuasioari buruzkoak, baina bere bizitza da (askotan bezala) enigmarik handiena. Zeren batetik izan zen gure kalkuladoraren aurrekariaren sortzailea, eta bestetik jansenismoa deitzen dugun dotrina berexi eta erakargarri horren jarraitzaile ezagunena.
Galdera sortzen du beti gure Blax-en bipolarismo horrek. Komentatu izan dugu inoiz Mijail Martinovich eta biok Pascalen gorabehera (eta baita ere Jansenismoaren aita espiritualarena: Harango jaunarena). Baina abadearena ez zaigu gaurko bizimodutik arraroa egiten; bai ordea "zientzialariarena", Pascalena; ezen gure gizartean ofizio honek baikaramatza ateismoaren, desmitologizazioaren ideiara. Iruditzen zaigu Galileo, Newton eta antzekoen jarraitzaile garen heinean (gizarte teknokrata hau), pseudozientziatik aterata gaudela-eta. Baina Pascalen figurak erakusten digu hori ez dela horrela. Ikuspegi txarra hartzearen kontua da. Izan ere, berdin gertatzen zaigu greko zaharrekin ere. Badirudi filosofoak zirela jende arrazionala eta erlijio grekoa -erabat basatia eta biolentua puska handi batean- irrazionala zela. Eta Jenofanesek kritikatu zituenean mitoak eta Homero eta Hesiodo, ari zela esaten hango jendeari: bada gauza bat arrazoia deitzen dena eta jainkoen bortxa hortatik aterako gaituena. Baina ez. Bi aldeak -arrazional eta irrazional deitzen dugunak- dira txanpon berberaren bi ifrentzuak: lotuta daude beti. Eta Pascalen konbertsiotan ikusten da hori. Ezen bere bizitza ulertzeko norbaitek psikologia erabiliko zukeen, eta esan gaixo mentala zela, edota bere min fisiko amaitezinak -beti egon baitzen gaixorik- lainotu egiten zutela bista. Baina, hori esaten dugunean zientziaren hitzak erabiliz, zer esaten ari gara? Ba ari gara errakuntza batean: pensar que nosotros, los "verdaderos" herederos de filósofos y demás santos científicos, somos mejores psicólogos que los jansenistas. Y no es que los seamos para nada, pues nos llevaban mucha ventaja, por lo menos sabían -Jansenio, Arnauld, Nicole y nuestro Saint-Cyran- que el que inventó la Psicología, esa laberinto por el que damos vueltas como tontos todavía, no fue otro que Augustinus. Hau, noski, jakin zuan Pascalek ere.
Jarraituko du...
LL

No hay comentarios: