viernes, 25 de febrero de 2011

SCIASCIAREN NOSTALGIARENTZAT BOTIKA

Egun on, Frau! Ez dakit zu, baina ni aspaldian nago nostalgiak janda, bakarrik Calipsoren uhartean itsasoari begira, snif, snif eta beste bider snif. Zergatik? Ba Sciasciaren nobelatxoak bukatu zirelako, eta saiatu arren beste autoreen nobela beltzekin -Vargas, Mankell, e.a.-, saiatu eta saiatu, onartu beharra dago egia, ebidentzia: EZER EZ DA BERDIN.
Ai, ene greko zaharrek ondo zekiten hitzaren esanahia: nosthós: norbere etxera daraman bidea!
Baina, halako batean, probidentzia etorri zait ate-joka. Eta zein forma hartu duen jakin nahiko duzu. Begira argazkiari, bihotza, zeren hau da Friedrich Dürrenmatt, suizako idazle-filosofo-pintorea izan zena, eta nobela poliziako sorta baten egile ere. Ni ari naiz "El juez y su verdugo" irakurtzen, hain zuzen ere bere lehendabiziko nobela beltza (1950). Esan behar da ez dela Sciascia -baina nor da Sciascia?- eta hala eta guztiz ere oso-oso-oso ona iruditzen zaidala. Liburutegian bada beste ale bat gazteleraz, eta baita jatorrizkoa ere alemanez: Der richter und sein Henker. Nahi baduzu, eta egin dizkidazun kalamidade guztien gainetik Sciasciaren nostalgika zarelako, hartuko dizut leitzeko. Versión española edo versión tedesca. Esango didazu.
Zergatik naiz horren pertsona ona? Hona hemen kuestioa... voy a ver que me contesta la calavera...
LL

No hay comentarios: