miércoles, 20 de octubre de 2010

PICO DE LOS INFIERNOS

Gaur "hazañas" jartzera noa, o sea ke, barkamenak lehendabizi. Baina eske hotzak gogoratu dit pasartea. Gasteizko tundratik paseatzen nenbilela galdetu diot nere buruari: Little, non pasa huan hik hotzik haundiña? Ta erantzuna kontatuko dizuet, mantso, hitzak pausatuz, hazañas on batek behar duen bezala.
Ziren nire garairik onenak. Sokorrismoko titulua ateratzen nenguan, eta nolatan kursillo hortan nintzan Getari logika elementalian bezala, ba gorputzari sekulako estutuak ematen nizkion besteen pare jartzeko. Pare bat kilometro egunian-edo egiten nituen piszinan.
Eta halaxe joan nintzan Pantikosara Little Jumper-ekin. (Little Jumper edo Enano saltarín da, besteak beste, gure Palace-ko etxera maiz etortzen zen mutiko introbertitu eta isila. Juas, juas.) Ba joan nintzen harekin Pantikosara, artean ezagutu gabe nenguala ia Pirineo guztia.
Pantikosa izugarri polita zen orduan, taberna zahar baina xarmant batzuk eta refugio bat, Casa de Piedra, oraindik tente dirauena. Ordea orain da leku puskaz bestelakoa, makrohotel bat egin baitzuten, makro, baina makro makro, erabat tapatzen dituena aurretiko etxe txikiak. Baina ez naiz nostalgiko jarriko Ulises bezala. Ba Casa de Piedra hartatik atera ginan Pico de los Infiernos egitera. Kit-kat: ze politak diran izen horiek: Infernuko erreka gogoratzen didate, Baztan, Bortziri eta Sara inguruetatik pasatzen den errekatxoa, Ertzebeltzeko Bordaren parean Infernuko errota milenarioa gordetzen duena. Calla Ulises!
Bueno, ba jarri ginan bidean eta gure intentzioa Lagos Azulesen lo egitea zen. Pico de Los Infiernos bidean hau zen plana: Bachimaña-Lagos Azules-Pikuak. Igo ginen bachimañara, non refugio eder bat dagoen, eta segi genuen ba Lagos Azulesera. Impresionante: da leku bat sekula ahaztuko ez zaidana, territorio lunar, ederra bezain arraroa. Baina, leku paregabeek bezala, bazuen bere kontrapartida, hain zuzen ere, bertako refugioa (eta Hernaniko txikiaren mapan bestela azaltzen zena) txabolo puta bat zela, hojalatazko txakur-txabola bat, aterik gabe gainera. Hura izan zen espantua! Hura ezinegona! Nola pasa behar genuen guk gaua han? Hotz harekin, 2000 metro baino gorago? Bada ez zitzaigun Bachimañara jaistea baino beste aukerarik geratzen; 500 metro behera. Eta, hori gutxi balitz, hasi ginanean jaisten, euria hasi zuen eta jaitsiera guztian busti-ta-busti, blai eginda geratu arte.
Azkenean Bachimañan pasa genuen gaua, baina erropa guztiak bustita. Neri kantzontzilo guztiak busti zitzaizkidan motxilan, eta, ondorioz, hurrengo goizean gora abiatu behar kantzontzilorik gabe. Gainera, kontutan hartu gauza bat. Hernaniko txikia, hain profesionala, hain elegantea bera, kriston erropakin zijoala, goretex y su puta madre, eta ni, ordea, nere txandal azulmarino mitiko batekin (nere neskak ez jazteko erregutzen dizkidan horietakoekin alegia). Ba hantxe igo nintzan 3000 metro baino gorago, Bachimañatik pikuetara, eta gero jaitsi egun berean. Bertsolari zaharrek esango luketen moduan: Hoyek izan ziran hotzak; hoyek gorputzari emandako maltratuak!; ibilialdi osoan eskuak poltsikotan sartuta nere genitalak -que no los enseñaba en público en ese momento ni de coña- masajeatzen! Baina, surtez ez nuan konjelaziorik izan eta dutxa beruan goxatu nitun nire zerak casa de Piedrara iristean.
¡Ay, vida mía, cuánto sufro y qué poco me quejo!
LL

No hay comentarios: