martes, 4 de mayo de 2010

LA TENTACIÓN DEL POETA

Badira idazleak dena irakurri behar zaienak. Camus, Gil Bera, Satanderia... eta baita ere Felipe Martínez Marzoa (hemendik aurrera MM). Azken honi hartu dizkiot tesirako ideia batzuk izugarri sujerenteak eta hona ba aurrerapen bat:
Gaude Grezia zaharrean (MMrentzat Grezia da soilik arkaiko-klasiko tartea (Homero-Aristoteles (zeina baita hibrido-mutantea klasiko eta helenistikoaren artean)), eta oraindik Helenismoak ez ditu sortu "genero literarioak". Hau da: guk egiten dugun desberdinketa hori (Homero=poeta, Tales=filosofo), ez da egiten oraindik. Soilik daude MM-k "maestros en decir" deitzen dituenak. Eta horietako bat da Hesiodo eta honi aplikatuko diogu, lehenbizikoz, anakronikoki "poetaren tentazioa" deitzen duguna. Zein da tentazio hau? Bada bere esatearen-persuasioaren-erretorikaren barruan bere egiatasuna (eta ondorioz besteen gezurra) azaltzea. Hauxe egiten du Hesiodo zaharrak "Teogonia"ko proemio edo sarreran, non hasten baiten gero genero bat izango den idazteko modu bat abian jartzen: la declaración de intenciones del filósofo, que llenará prefacios a tutiplén. Zera dio Hesiodok edo zera, hobeto esanda, esaten diote Musek: "Sabemos decir muchas mentiras con apariencias de verdades; y sabemos, cuando queremos, proclamar la verdad". Eta, ondoren, zetro milagrosoa ematen diote Hesiodori esanez bezala berari egokitu zaiola egia entzun eta kontatzea. Ikusiko duzue, Musen ideia honetatik partituta zenbat izen etorri daitezkeen burura: Heraklito eta bere Logosaren entzutea/kontatzea, Parmenides eta nolatan jainkosak apartatu zuen gizakien bidetik egia entzuteko, Sokrates eta bere daimon kuriosoa... Gero mistizismo hau mahaiazpiratzen joango da Filosofiaren historian, baina izango ditu agerpen estelarrak, deus ex-machina moduan, adibidez Boeziorekin. Ese peaaso de Boecio, encerrao y puteau, que recibe la visita de la Diosa Filosofía en la celda, y que le "dicta" la Consolación. Baita ere Hesiodotik hasita, verdad/mentiras con apariencia de verdad, joango da bihurtzen ser/apariencia edo antzeko zerbaitetan, non filosofo bakoitza gai den ikusteko "benetan dagoena" (dela Ideia, Materia, Jainkoa, Natura, el Ser, ...), besteek aparientziak (zentzuak, ideiak, irudiak, iritziak, supraestructura...) bakarrik ikusten dituzten tokian.
Ez dakit zuek zer usteko duzuen; baina niretzat filosofia Hesiodorekin lotzen duen kordoi honek (eta gero exorzizatuko diren "poesia", "mitoa", "teologia"rekin) sendo dirau, nahiz hasiera-hasieratik nahi izan zen hautsi. Badakit beti bukatzen dudala Heraklito aipatuz, baina eske bera izaten da lehena filosofoari inplizitua zaion gorrotoaren borborkada erakusten, azaleratzen. Heraklito da lehena Homero eta Hesiodo kritikatzen. Gero Platonek nahiko ditu bota hiritik, eta azkenik Aristotelesek Poetikan domatuko ditu eta apartatu haien jarduna filosofoetatik: hablando de la apariencia, fantasia, mito y demás. Hortik aurrera guganaino: poesia=ficción, retórica...; filosofía=razón, verdad... Pero la sombra de Hesíodo y sus Musas es alargada, anda que no.
LL

No hay comentarios: