miércoles, 14 de abril de 2010

ALBIAC

Bai Fräu, pertsonai berezia Gabriel Albiac. Marxista althusserianoa eta spinozista sutsua, baina azken hamarkadan COPEko tertulianoa eta Jiménez Losantos alimañaren lakaio ezaguna. La vie, la vie. Nik irakurri nizkion liburu interesenteak bere gaztarokoak (Adversus socialistas eta Todos los héroes han muerto). Orduan GAL eta antzekoak kritikatzen zituen bakarretakoa zen. Parisen egin zen Toni Negriren laguna, orain ez dut uste ondo emango direnik. Egia esateko, beti izan da sobera afrantsesatua (Deleuze, Foucault eta antzekoen hizkera intelektuala erabiltzen duena, baita Negrik ere) eta horregatik aspaldian ez diot ezer irakurri. Baina kuriosoa da fenomeno hau, zeren eta asko baitira ezker ia estalinistatik fatxerioaren abriguan dabiltzanak, Interekonomia, COPE, Libertad digital eta antzerako putamierdetan burua sartuta. Zergatik baina? Intelektualak behar duelako adorazioa, nahiz adoratzen dutenak frankoren nostalgikoak izan?
A. M.

No hay comentarios: