domingo, 30 de octubre de 2011

HARRAPAITZAK

Egondu zen garai bat non gaizki ikusia zen treikimailua. Baina betidanik izan da aunitzetan erabilia. Mentziorik zaharrena, seguraski, Aristotetelesen Metafisikan dago, non baitioen Heraklitoren idatzien izaera enigmatiko eta ezulerkorra, askoren ustetan, nahita egina zela. Hori muturrera eraman zen Frantziako filosofo batzuekin: Foucault, Derrida, Barthes, Deleuze... denok sufritu dituguneak bakoitzak bere heinean. Alde batetik, argi dago ez duela pena merezi, ezen gauza ezulerkorrak idazteak esan nahi du gabezia bat -kasik handiena-: ezin duzula xinpleago eta ulerkorrago egin. Edo, lehen genion bezala, ez duzula nahi. Horregatik, adibidez vigilar y castigar-en, ari bazara ideia bakarra mila aldi zein edo zein enrrebesatuagoan adierazten, edota Las palabras y las cosas bezalako testu jeroglifikoa idazten baduzu... normalena, irakurlea aspertzea edo nekatzea da... eta esan dezala: hitzako!!!!!!!!
Baina pena izaten da askotan. Zeren idazle gabatxo horiekin gertatzen da bizitzan askotan bezala, hau da, dosi eta leku kontua dela. Izan ere, badira Foucaulten College-eko klaseak -genealogía del racismo adibidez- gustura irakurtzen direnak, eta antzeko zerbait gertazen da Deleuzek Vincennes-en ematen zituenekin (nahi duenak ikus beza Spinozari buruzko; edo hobe, kapitalismo eta eskizofreniari buruzkoa, zeinak behar lukeen titulu hau: todo lo que dije en el Antiedipo pero sin codificar).
Hau dena harira dator ze, gaurko akademia munduan, hain eskolastikoa autoritate eta testu kanoniko kontuetan, zitatu behar baititut Foucault eta antzekoak, duela gutxi ainztat hartzen ez zirenan (adibidez zientziaren filosofian) baina gaur zure tesia behar beharrezko itxura "multidisziplinarrez" betetzen dutenak. Eta hortxe nabil Pierre Bourdieu bezalako soziologo gabatxisimoarekin buelatak, bere hiperaktibismo galantetik ulergarri diren testuak aukeratzen. Banabil bada, baina horiek aipatu aldiz, nahiago dut beste estremoa azaltzea, eta gaixtakeria punttuarekin ezinulertu eta autobonbo hutsalaren paradigma den testu baten hasiera ikus dezazuela. Hona ba, eta ahal duenak... harrapazak zeozer!!!!!!!

En su forma tradicional, la literatura está limitada al estudio ideográfico de casos particulares, que no se dejan descifrar solo porque se continúa considerándolos tal como "exigen" serlo, es decir, en sí y por sí. La historia de la literatura, siempre en su forma tradicional, ignora casi completamente el esfuerzo por volver a insertar la obra o el autor individual en el sistema de las relaciones que constituye la clase de los hechos (reales o posibles), de los que forma parte sociológicamente. No es casualidad. El hecho es que cualquier percepción estructural se topa con un obstáculo epistemológico, es decir, con el individuo inmediato, ens realissimum que exige ser pensado como existencia separada y reclama en consecuencia una perspectiva sustancialista. Ahora bien, en el caso de la historia literaria, este individuo inmediatos se vuelve una individualidad "creativa", cuya originalidad, deliberadamente cultivada, está hecha especialmente para suscitar el sentimiento de la irreducibilidad y de la atención reverencial.

LL

No hay comentarios: