miércoles, 19 de octubre de 2011

(EZ)ULERTZEAK

Azkenean, Erinia bizkorrek beti topatzen dute bilatzen dutena. Bilaketak iraungo ditu hiru egun edo 34 urte -lehenengo pista!- baina ez dio ajola: todo lo que sube... Da hybris-aren lege zaharra, gizakumea baino oraindik ere zaharragoa. Babel torrea bezala: igo eta igo eta uste duzunean jainkotzen ari zarela, a tomar por saco!
Orain arte agian ez dakizue zertaz ari naizen solasten. Ba hor doa bigarren pista: irudia. Bai, laztanok, kanposantu ponpox honetan aurkitzen da lurperaturik misterioaren giltza. Hain zuzen ere Roland Barthes. Badakizue nondik noan? Batek bai honez gero.
Ze, nork esan Rolandito izango zenik, hainbeste harrokeri eta autolaudoen ondoren, gure kontesaren garuna guri guri utziko zuena? Bai, Rolandoren liburu baten aurrean eman du amore gure fräulein maiteak. Rolandoren liburu baten aurrean esan behar izan ditu hitz magikoak: EZ DUT ULERTZEN!
Lasai, guapisima, hori ez zen arazoa. Baizik ulertzen zenituela Heidegger, Kant, Eagleton eta antzekoak!
Bueno, eta pista hauen ondoren, galdera: Non dago lurperatua Roland "le obscure"? Erantzunak ez du m,ami gutxi.
LL

No hay comentarios: