sábado, 24 de septiembre de 2011

TEXAS´ HUMANITY

Ay, peñika, ez dakit enterau zeaten baina Texas izeneko leku polit horretan -Droits du l´homme-en paradisuan (batez ere Droits du l´homme noir)- inboluzio bat eman da. Krisi eta apokalipsia den ez den garai honetan, bertako itxulapikuak gordetzeko-edo, zera erabaki da: humanitatearen azken zantzu niminoa kentzea. Orai, jada, etor daitezke lau zaldunak tronpeten musikapean gizakumea deuseztera.
Hain zuzen ere, zantzu hau zen neri gustatzen zitzaidana. Zeren eta korredorean pasatako egun eta ordu betiereko horietan, bazenuen pentsatzen jarduteko gai erakargarri bat: ZE ESKATU AZKEN AFARIRAKO? Gainera, zera horrek bazuen ere mendeku punttu bat. Erabat beharrezkoa protestante xuri eta hipokresiaren txapeldun horiei muturrean emateko. Putakumeak -pentsa ahal zenuen zure baitara- ikusiko nauzue deputamadre jaten zuen aurrean. Kabroiak: igoko naiz zuen zeru argira Henok -Yahveren kuttuna- igo zen baino barru hobearekin.
Baina bueno, zera egin nahi nuen zuekin. Ejerzizio bat: pentsa zeratela Dead (wo)man walking horietako bat. Puteatuak. Artzai luterano edo baptista kabroiaren sermoia aguantatu behar izan duzuela, eta gero patibuloko erritual luze osoa duzuela zai: esa llamada al gobernador por si hay "clemencia", ese asegurar que los contactos electricos funcionan bien, las palmaditas en la espalda del alcaide y sus secuaces que hasta ayer te estaban dando hasta en la punta del nabo... Hori guztia eta bada: ZER AUKERATU AFALTZEKO? Bakoitzak bota dezala berea.
Little´s menu hauxe izango litzateke: FRITO BARIATUK!!!!!!!!, GAMBAK PLANTXAN!!!!!!, LEGATZA PARRILLAN ETA, BUKATZEKO, TXULETA ERRALDOIA. Sin postre ni nada. Aunque con un vino cojonudo, estilo el portugués ése de Loredo. Y ale: a volar. "Jaunak atsegin izan zuen Henok eta eraman egin zuen; bihozberritzearen eredu".
LL

No hay comentarios: