viernes, 21 de enero de 2011

ULISES, SOFISTAK ETA NI

Ze arrazoi zuten greziarrek genealogiekin! Seguru nago, nirea eginda, Ulisesenganaino iritsiko nintzela. Ulises, ese peaaaso de cabrón, izan zena sofista guztien aita (eta Gil Berak dioenez, izaki makurrago eta maltzurrago batzuena ere: politiko demokratak).
Baina sofistei buruz hitz egitera nentorren. Hain zuzen ere horiek ere izan baititut presente beti. Gaztetandik esaten zidan amak: sofista bat zara. Baina zer da sophistes bat, ene amatxo maitea? Martinez Marzoarentzat, poietes-etatik abiatzen den korronte bat, bere ezagutza-anbitoari buruz prezisiorik eman nahi ez duena. Horrek eragiten zion gorrotoa Platoni, hain zuzen ere, zertan ziren adituak galdetzean, xehetasunik ez emateak, edota "diskurtsotan (logoi, retoriké)", "herriko gauzetan (politiké)", edota "bertuteetan (areté)" bezalako hitz metafisikoekin erantzuteak. Hau da, tekniketan, zeinak balio baitute anbitu askotako jakintsuen papera hartzeko.
Zentzu horretan naiz ni Protagoras, Gorgias, Hipias eta antzekoen semea. Gizon ahaztuak, mespretxatuak, filosofiaren historiaren jardinetik kanpora jarritakoak. Baina argi uzten zutenak -ulertu nahi zuenarentzat noski- zertan ziren adituak. "Zertan Platon? -esango lukete haien benetako testurik bagenu- Ba zurean: azerikeritan." Baina azerikeritan lan handia egin liteke, eta idatzi zituzten liburu pila -normalean con el descojonante titulo de Peri..., hau da, sobre la esto, sobre lo otro, e. a.- eta ibili atzera eta aurrera Helade guztitik. Langileak ziren. Ez diruzaleak (ze ospe ona ere beraien soldata bezala hartzen baitzuten). Horregatik zuten arrakasta. Horregatik Atenasa heltzean gaztetxo guztiak ateratzen ziren kalera esatera: Protagoras iritsi da! Eta Sokrates gaizuari urtikaria ateratzen zitzaion, juas, juas.
Ba, ni ere hari naiz, urteen eta azterketen poderioz, sophistes bihurtzen. Hau da, gai askotarako baliogarri diren teknikak erabiltzen. Dibertigarria da. Gai bat hartu eta beti saiatzen naiz esaldi ponposo bat hartzen: duela gutxi Zizeronen bat, polisemikoa baina aldi berean katedra sentatzen duena gaiari buruz: demagun: Erromako erlijioa. Gero landu behar dira bi edo hiru kontzeptu ondo, fundamentalak noski, eta horiekin jolasten jakin: pietas eta religio adibidez. (Beti saiatu latinez idazten, eta ikasi nola diren pluralean, que da puntos). Baita ere ondo dator zure betiko kuttunen bat sartzea, adibidez Spinoza handia, eta esatea erromako erlijioaren mantenurako armak aztertzean: era un gran afán de supervivencia, eso que Spinoza describió como Conatus: la potencia de cada ser en perseverar en lo que es. Juas, juas... Eta behar du izan, conatusa bezala, termino vago horietako bat. Adibidez gehien erabiltzen dudana gizarte aldaketerako handietarako -ya sea una revolución industrial, política, cultural, ideológica...-: cambió lo que Marx llamaba "forma-social". Juas, juas... ¡Forma-social! ¡Qué grande! ¡Y es que no hay como los filósofos para no decir nada!
Ba hauek dira adibideak. Luego cada esamen tiene lo suyo. Eta esan nizuen bapatekotasunean hazi egiten naizena: Musak datozkit normalean. Bueno, eta azken gauza. Determinantea. Bukatu azterketa laxo polit batekin. Zuena edo lehen aipatzen nuen esaldi katedrasentatzen duena. Azken azterketan bezala. Txapa sartu... pietas, religio, inmolatio (no hay que pasarse)... eta: "esto era básicamente la religión romana, los rasgos que la hacían diferente a las religiones, sectas y doctrinas del entorno Mediterráneo. Cicerón la definió mejor que nadie: cada pueblo tiene su religión; nosotros tenemos la nuestra". ¡Y entregar el examen y a Ítaca, a reirse un rato de uno mismo!
LL
LL

No hay comentarios: