viernes, 26 de noviembre de 2010

GLOBALIZAZIOA?

Ikaratuta Camusen profezia batengatik (zeinak baitzioen Frantzia desagertzera zihoala), eta probestuz Hendaiara nindoala lanera, "trabajo de campo" txiki bat egin berri dut. Jakin nahi nuen ezen noraino iritsi den, alegia, globalizazioa, uniformazioa, pentsamendu bakarra. Zeren eta badirudi gaudela Egiptoko plagen azken bertsioan: izan zen indoeuropeizazioa, helenizazioa, romanizazioa... eta gaur dugu globalizazioa, beste zibilizazio aldaketa bat, Ramonet eta antzeko katekisten esanetan.
Baina zertzuk diren gauzak! Etxetik gertu, orduerdira kotxean, eta gauzak hain diferente, tovarisch maiteok. Bazkaldu dut bi egunetan berdin: bietan creppe complete: jambon, gruyere et ouef, eta creppe dessert (avec chocolate noir); eta gainera sagardo dultzoi basokada bat. Horixe zen nahi nuena gainera. Nada de folklorismo paysbasque, ni gateaus, ni piperras d´ezpelette, ni rien. Nahi nuen Republique-aren portzio bat, así de chauvinista estaba, zeren gauza dagoen bezala, denbora asko da Addurri ibaia ez dudala iragango, eta komeni zait bidaiatzea eta herrialde berriak bisitatzea. Beraz, ez laubururik, ez eskuararik, othoi.
Eta ezautu dut apur bat Frantzia delako hori. De Gaulle eta Marsellesaren oihartzuna duen Frantzia hori. Badakit frantsesik jakin gabe justu antzean ezagutu daitekela, baina... behintzat zera esatera ausartuko nintzateke: globalizazioaren fantasma horri ez diodala antzeman. Nabari ditudan aldaketen artean aipa nitzazke batzuk. Jazkera, adibidez. Zergatik jazten dira emauseko erropekin gabatxuak? Question tres interesant. Ze suposatzen da gu baino dezente hobe daudela diru aldetik. Gero bada ere orduarena: hamabietan bazkaldu e. a. Orduaren kontu hau seguru Europa osoko kostunbrea dela, baina nik, zuek ez bezala, kontinenete zaharra ezagutzen ez dudanez, ba... Gero bada ere beste topiko bat, baina egiaztatua: tristura, malenkonia. Ia inor ez kaletik eta eguraldi umel honekin gainera. A ze panorama!
Bueno, laburtzen, bizirik dirauela France zaharrak. V. Errepublikak. La vieja Francia de los capetos, y de la noche de San Bartolomé; la que bajó del Sinaí con las tablas de los derechos del hombre, pero cuando el negro o mulato santodomingueño decía: "me, je ne sui pas un homme?", contestaba: a ver, te explico...; la France que se fue a casa destrozando Indochina y Argelia...; La France que decubrió la piedra Rosetta, pero que, a su vez, no tiene la fórmula para que alguien entienda a sus "listos" (habló de los cultivadores de la escritura jeroglífica que todos conocéis: Sartre, Deleuze, Foucault, Derridá y demás gentuza); el pueblo enfermo que hace bestsellers a "El ser y la nada", "El Antiedipo" y "Las palabras y las cosas". Baina, bueno, baita ere da Albert Camusen eta Fred Vargasen Frantzia, eta krep goxo eta gazta klase onen herrialdea.
Pos eso. Vive la Republique, vive le Camenbert! Les enfants de la patrieeeee...

LL

No hay comentarios: