viernes, 6 de enero de 2012

DESEO DE SER NORCOREANO


Lilurarik ez, ez dago itzultzerik... Ihes betea zilegi balitz, nunbait balego pakea... Brecht eta Lete; Lete eta Brecht. Biak ala biak egia gordinari begietara begira. Baita ere Kafkaren ipuintxo hura: deseo de ser piel roja. Baina ezin da. Ezin dugu itzuli, ezin dugu jada Mr. Churchillek aipatutako teloia igaro; ezin dugu Moskura bueltatu Finlandiako trenean; ezin, ezin eta ezin. Eta nostalgia -akordau nostalgiaren etimologia: zure etxera daraman bidearen mina- soilik azaleratzen da Gerra Hotzeko pelikulak ikusten. (Hori nere kasuan: ze zuek ezagutu dituzue arimako paisaiak: Halle, Berlin, e.a.) El Topo, adibidez.
Eta zer geratzen da nostalgiari eusteko. Ba IparKorea deitzen den histeria kolektiboa. Non gutxienez badakiten -edo, uste dute badakitela- noren alde ari diren lanean, noren pean deiren esklabu: Goian bego Kim-Jong Il. Ze enbidia ematen zuten koreanuek, Iliadako heroiak balira bezala negarrez eta ileetatik tiraka. Ze negarrak eta ze oinaze aurpegiak! Honek bai zuela Weberrek Karisma deitzen zuena. Eta ez gure politiko txatxuak, zeinak gurtzera soilik joaten diren hamaika anormal mitinetan. Nada parecido a la Gracia comunista que se extinguirá con Fidel castro o con el "guapo" del hijo del fallecido. Nada como sentirse masa, darle una razón a tu esclavitud y formar parte de la comunidad: grekoz EKKLESIA. Ai, gure mundu okerrean soilik pardaisu fiskalak geratzen dira Zeruaren ideia zaharretik, eta ez daukagu xoxarik horietara helzeko. Jada ez dago aukerarik norbere nagusia zein denaren fedea izateko.
Ikusten al duzue ibaiaren ertzean gizon bat, barku bat eta letrero handi bat: Oh los que entráis en este lugar, abandonad toda esperanza.
LL
LL

No hay comentarios: