lunes, 6 de junio de 2011

HEY JUDT!

Bueno, banator berriz asteburuan deskantsatu ostean. Banator, gainera, Tony Judtekin. Otro de los que se nos han ido dejándonos huérfanos. Historiagilea eta polemista bikaina. Postwar liburua dauka, 1945etik honainoko Europaren ibilbidea. Baina neri gehiago interesatzen zaizkit bere "historia intelektualak". Zeren baditu bi lan:Pasado imperfecto eta El olvidado siglo XX oso gomendagarriak. Lehena da intelektual frantsesengan berezitua eta bigarrenaz zabalagoa: Arendt, Aron, Kolakowski, Hobsbawm... lantzen baititu. Baina bietan intelektual deitzen dugun horren figurari buruz ari da. Eta badu Kolakowskirekin batasun bat, ezen biek erantzun nahi baitute galdera: zergatik intelektualak halako kerentzia dion botereari?
Horretarako begiratu besterik ez dago frantsesen historia gertukoari. Eta nolatan hainbeste profesionalek eutsi zioten Stalinen irudiari bizirik Europan. Berdin zuen Hungariako udaberria zein Pragakoa, gauza zen komunismoaren egia mantentzea. Hori dena, noski, Sartreren gidaritzapean.
Baina galdera horrek ez ditu erantzun merkeak merezi. Ez Judtentzat ez eta Kolakowskirentzat. Finean: ez du balio barbariearen maitasuna edota boterearen erotika aipatzeak soilik. Zeren eta ari gara benetako jakintsuetaz hitz egiten. Hobsbawm kasu, zeina baita Judtentzat gaurko historiagilerik onena, eta, dudarik gabe, ingelesez idazten duen idazlerik onena. Baina nola azaldu Hobsbawmen marxismo-leninismoa? Nola bere nolabaiteko miresmena RDA zenari, bere estilo profilaktikoa, bere urruntasuna gertakizunei, bere intelektualismoa hitz batean? Judtek erabat gaitzesten du Hobsbawmen aspektu morala. Baina zer dago horren atzean?
Hobsbawmengan ageri da intelektual horren arazoa. jada Gramscik aipatzen zuen intelektual organikoaren figura. Zeina ez baita Servidor voluntario horrenaren beste izen bat besterik. Baina zertarako balio du?
Hau da Kolakowskiren erantzuna: "Ahora bien, el poder espiritual de toda clase dominante depende, en mucha mayor medida que su poder material, de la existencia de una intelectualidad vinculada a ella. Por esto en todos los sistemas sociales las capas que están en el poder se esfuerzan por ejercerlo, en la mayor medida posible, en colaboración con la intelectualidad; de lo contrario, el sistema gobernante tendría que apoyarse en la policía y el ejército. Estos parecen ser instrumentos muy eficaces, pero, como enseña la experiencia, son un sostén muy poco seguro cuando constituyen los únicos medios de dominio. La participación de la intelectualidad en el sistema gobernante es también, en cierto modo, inversamente proporcional a la participación del aparato de fuerza, pues cuanto menos posible resulta gobernar con medios espirituales, tanto más se pretende gobernar con medios violentos. Por ello los intelectuales constituyen el objeto natural de la aversión de la policía y de los militares."
Hau da, gobernatzeko beste aspektu bat, borrokan beste aparatuarekin. Baina ez dena berria. Intelektuala ez baitzen sortu Dreyfus kasuarekin. Jada sumerioek, akordatzen bazerate, lejitimazio hori bilatzen zuten tenpluko apaizekin: los "esclavos" del dios, que luego se hicieron los amos.
LL

No hay comentarios: