jueves, 28 de enero de 2010

Pues si que era complicau! Eskerrak Ordiziko lixtari. Satankeriak galdetzen zuen: Who killed Walter Benjamin?, a cuenta de ese archivo extraño. Ba nik topatu det: The red horse killed him, the horse of winner, y si no, begira Leteren poema honi, ze badirudi Benjaminek idatzia dela Port Boun, infernuetara (ya decía la Sibila de Cumas: facilis descensus Avernus) jaitsi baino lehen:

"Haizea dator ifarraldetik, hego berotik ekaitza,
ez da nabari lanbro artean zuhaitz hautsien emaitza.
Eguneroko lagunak ditut beldurra eta zalantza,
ardo txar honek eragiten dit noraezeko balantza.

"Itzal gaiztoak ixurtzen dira mendia hegaletan behera,
argi apalak badoaz laister bat-batean itzaltzera.
Ez dut utzi nahi izen zehatzik izengabetan galtzera,
prestatzen gera etxe hustua arrotz guztiei saltzera.

"Etxea hustuz badoa ere noizpait bazuen biztunik,
ez dut onartzen ordez datorren maizter aldrebes hiztunik.
Iñork ez baitu ausart hartu nahi berezko karga astunik,
gurdi okerra zuzen lezaken dotriñarikan ez dut nik.

"Agur oihanak, agur itsaso atariko lizardia,
imajiñetan izkutatzen zait hurbileko izadia.
Ur epeletan ixuriz doa odolezko izerdia,
irrintzi gorriz jauzika dator irabazleen zaldia."

Andoaingo motza (este es uno de los dos motes que tengo en la cuadri)

No hay comentarios: